lunes, 14 de noviembre de 2011

HITZALDI-SOLASALDIA EUSKAL IDAZLEEKIN

Aspaldiko, lagunok!!

Hemen gaude berriro!! Oraingoan ekintza interesgarri bat proposatu nahi dizuegu: hitzaldi-solasaldi bat euskal idazle talde batekin!! Hurrengo ostegunean, azaroak 17, goizeko 12:15etan, Deustuko Unibertsitateko hitzaldi gelan, mahainguru-solasaldi bat antolatu dugu euskal literaturaren inguruan jarduteko. Horretarako, hiru euskal idazle izango ditugu gurean: Karmele Jaio, Juan Mari Irigoien eta Amaia Jauregizar. Solasaldiaren moderatzailea unibertsitateko Xabier Kaltzakorta irakaslea izango da, literaturan aditua.

Hitzaldi-solasaldiaren gai nagusia euskal idazle batentzat idaztea zer den eta idazteak zer suposatzen dion izango da. Eta horrekin batera, milaka kontu izango ditugu hizpide. Beraz, gogoratu hitzordu bat daukazuela ostegun honetan euskal literaturarekin!! Ez galdu aukerarik eta hurbildu zaitezte ondo pasatzera!!!

Zain izango gaituzue!
Sugaar Euskal Kultur Mintegia


pdata: Hitzaldi gela unibertsitateko klaustroetako batean dago...badaezpada!!



No hay comentarios:

Publicar un comentario