miércoles, 30 de noviembre de 2011

EUSKARAREN NAZIOARTEKO EGUNA 2011

Aupa Lagunok!

Dagoeneko jakingo duzuenez, Euskararen Nazioarteko Eguna ospatzen dugu urtero-urtero abenduaren 3an. Aurten ere ez dugu huts egingo, eta unibertsitatean euskalgintzan dabiltzan elkarte eta talde guztiekin batera ekitaldi bat prestatu dugu.

Ostiralean, hau da, abenduaren 2an (zoritxarrez abenduaren 3a larunbata da aurten) ospatuko dugu Euskararen Eguna unibertsitatean. Hauxe da ekintzen egitaraua:

- 10:50 (atsedenaldiaren hasiera): klaustroan batuko gara, eta Deustu Kantari ekimenekoek euskal kanta saio labur bat eskainiko digute.

- 11:00: CRAI liburutegirantz abiatuko gara, Arrupe zubitik.

-11:15: ekitaldia hasiko da CRAI liburutegiko aretoan (-1 solairuan, kafetegiaren aurrean). Tokioko unibertsitateko irakasle den Hisao Ishiik euskararen egoerari buruzko bere gogoeta plazaratuko digu.

- 12:15: Euskararen Nazioarteko Egunaren ospakizun ekitaldia: "Euskara eta euskal kultura Deustuko Unibertsitatean. Euskalgintzaren ibilbideak eta mugarriak". Elkarte eta erakunde ugariren parte hartzea. Sugaar EKMek ere bere ekarpena egingo du ekitaldi honetan.

- 13:15: Agurra eta luncha.

Ikusten duzuenez, ekintzaz beteriko Euskararen Eguna da aurtengoa. Parte hartzera eta egun eder hau gurekin konpartitzera gonbidatzen zaituztegu. Ez hutsik egin, bertan izango gaituzue zain!!

Sugaar EKM

pdata: Sugaarrek sorpresatxo bat prestatu du Euskararen Egunerako...

No hay comentarios:

Publicar un comentario