lunes, 26 de septiembre de 2011

AURKEZPEN EKITALDIA BADATOR....

Pasaden astean iragarri genuenez, hurrengo ostegunean, irailaren 29an, 2011/2012 ikasturtearen AURKEZPEN EKITALDIA ospatuko dugu. Historiako Fakultateko 158. gelan izango da aurkezpena, eguerdiko 14:00etan.

Ekitaldi honetan, ikasturte berriko plangintzaren berri ematea dugu helburu, eta bide batez zuekin guztiekin konpartitzea.

Animatu zaitezte, beraz, eta hurbildu gugana! Amaieran luncha ere izango dugu. Aukera ezinhobea izango da berriro ere elkar ikusteko eta proposamen, ideia eta ekarpenak jasotzeko, ikasturte benetan probetxugarria izan dezagun!

Zain izango gaituzue, ostegunera arte!!

No hay comentarios:

Publicar un comentario