lunes, 13 de junio de 2011

KORRIKA 17: Maitatu, ikasi, ari...euskalakari!

Sugaar Euskal Kultur Mintegiak Korrika 17an ere parte hartu zuen,eta horretarako hainbat ekintza bultzatu zituen:
- Aste osoko atsedenaldietan (10:50-11:10), Korrikaren aurkezpena egiteko ekitaldiak prestatu genituen, jendeari Korrikan parte hartzeko dei eginez eta Sugarrekin bat egiteko proposamena luzatuz. Aste osoan zehar jende ugari bildu zen.
- Apirilaren 15ean Sugaar EKM-k Deustuko Unibertsitateko kilometroan parte hartu zuen (San Pedro plaza-Deustuko zubia), unibertsitateko euskalgintzarekin batera. Horretaz gain, beste kilometro batzuetan ere hartu zuen parte Sugaarrek, besteak beste, Bilboko euskalgintzaren kilometroan (San Nikolas-Udaletxea). Korrika dinamizatzeko, suge koloretsu erraldoi bat egin genuen (Sugaartxu), eta pankarta batzuk ere.
- Apirilaren 17an Sugaarrek autobusa alokatu zuen Donostian Korrikaren amaiera ekitaldian parte hartzeko. Korrikako azken kilometroan parte hartu ostean, jai giroan ospatu genuen Korrikaren amaiera egun osoan zehar.

Hona hemen Korrikaren argazki batzuk:



Sugaar bai benetako euskalakari!!

No hay comentarios:

Publicar un comentario