viernes, 8 de abril de 2011

KORRIKA BADATOR!! KORRIKA 17: TREBIÑU-DONOSTIA! MAITATU, IKASI, ARI... EUSKALAKARI!

Dakizuenez, korrikak Euskal Herri osoa zeharkatzen du bi urterik behin eta milaka pertsona biltzen ditu euskararen alde. Aurtengo Korrikan, talde moduan parte  hartu nahi dugu eta gurekin etortzera animatu nahi zaituztegu!

Aste osoan zehar korrikari buruzko argazki erakusketa eta bideo emanaldiak izango ditugu Deustuko Unibertsitateko laberinto ondoko sarreran. Horrez gain, bi deialdi helarazten dizkizuegu:

Batetik, APIRILAREN 15ean korrika  Bilbotik pasatuko da 17:15 aldera. Korrikan denok batera sartzea ondo legoke, beraz, 16:30etan batuko gara unibertsitateko laberintoa. Korrikarako animazioa ere eramango dugu!

Bestetik, APIRILAREN 17an, Donostian KORRIKAren AZKEN JAIA iznago da: GOSE eta ESNE BELTZA bezalako taldeak joko dute, bazkari herrikoia, MEZUAren irakurketa...Hori dela eta, SUGAAR Euskal Kultur Mintegiak AUTOBUS ZERBITZU BEREZIA eskeiniko du egun horretan. Deustuko San Pedro plazatik irtengo da autobusa goizeko 10etan eta Donostiatik 20.00etan itzuliko da. Bidaiaren prezioa 16 eurokoa da eta izena eman nahi duenak TUENTIko kontura edota Emailera mezu bat bidali dezake, edo bestela unibertsitatean jarriko ditugun zerrendetan apuntatu daiteke. Emailera edo Tuentira idazten baduzue, eskertuko genuke zuen telefonoa ere erraztea, ordainketa non eta noiz egin adosteko.


Emaila: sugaar.euskaraz@gmail.com
Tuentia: Sugaar Euskal Kultur Mintegia

Besterik gabe, ANIMA ZAITEZTE ETA BIZI EUSKARAZ!

No hay comentarios:

Publicar un comentario