jueves, 31 de marzo de 2011

TXIKITASUNAREN HANDITASUNA: ESKERRIK ASKO GUZTIOI!

.... azkenean heldu da eguna!
 Nerbioak gora eta nerbioak behera, urduritasun momentuak izan dira ekitaldia hasi aurrekoak. Zelan irtengo zen ez genekien, duda asko zegoen, baina.... egia esan, ezin hobe!!

Gaur ere demostratu dugu gure txikitasunean gauza handiak egiteko gai garela, eta horregatik eskerrik beroenak eman nahi dizkizuegu gurera hurbildu zareten guzti-guztioi: ikasle, irakasle zein langileei, unibertsitatea denok osatzen baitugu. 150 pertsonatik gora batzea ez da makala, gero!

Ekitaldi hau zuen berotasunik gabe ezinezkoa izango zen eta! Berriz ere, mila esker Sugaarkide guztion partez, eta bereziki antolakuntza lanetan hainbeste lagundu digun Jonatan Carori.

Beste barik, gogoratzen dizuegu apirilaren 15ean Korrikan parte hartzera gonbidatuta zaudetela, eta apirilaren 17an Donostiara goazela Korrikaren amaiera-ekitaldira. Nahi duenak izena eman dezake autobuserako. Hurrengo egunetan informazio gehiago emango dugu honen inguruan.

Ekitaldiko zenbait argazki ikusgai dituzue dagoeneko hementxe bertan. Gehiago ikusi nahi izanez gero, Tuenti eta Facebook sare sozialetan dituzue! Hurrengora arte!!

Pantailak
Ekhi irakurtzen
Jendetza
Edriga eta Gontzal
Lunchean
Sugaarkideak
Sugaarkideak unibertsitatean
Sugaarkideak bazkarian

No hay comentarios:

Publicar un comentario