miércoles, 30 de marzo de 2011

SUGAAR EKM ETB1-eko ARRATSALDERO SAIOAn ELKARRIZKETATUA!

Kaixo Lagunok!

Joan den ostiralean Sugaar Euskal Kultur Mintegia Etb1-eko "Arratsaldero" saioan parte hartzera gonbidatua izan zen. Gure taldea ezagutzera emateko aukera paregabea eskeini ziguten, izan ere,  Estitxu Fernandez eta Oihan Vegak gidatutako saio honetan Eider Santisteban eta Ekhi Arrieta taldekideak elkarrizketatu zituzten.

Esperentzia bizi ostean, esan behar dugu oso praktika interesgarria eta aberasgarria izan dela aipatutako telebista saioan parte hartzea.

Ikusmina piztu badizugu,  Eitbko webgunean  ikus dezakezu bideoa edota  beheko estekan klik eginez:

http://www.eitb.com/bideoak/telebista/arratsaldero/osoa/627541/arratsaldero-deustuko-unibertsitatean-sugar-euskara-taldea-sortu-da/

Besterik gabe, gogoratu bihar, martxoak 31, Deustuko Unibertsitateko Paraninfoan (idazkaritza ondoan) ekitaldi interesgarria izanen dugula eguerdiko 12.15etan:

Euskararen unibertsaltasuna: TXIKITASUNAREN HANDITASUNA

Denok zaudete gonbidatuta ekitaldira, beraz, ez birritan pentsatu eta ANIMA ZAITEZTE!

No hay comentarios:

Publicar un comentario