martes, 1 de marzo de 2011

SugaarQuiz-a martxan da!

Dakizuenez, datorren astean Letren Astea ospatzen dugu Deustuko Unibertsitatean, eta hori dela eta, SugaarQuiz-a prestatzen hasiak gara jada!


SugaarQuiz hizkuntzarekin jolasteko sortu dugun jolasa da. Telebistako lehiaketen formatua izango du, taldeka jolastuko dugu eta... sariak ere izango dira irabazleentzat! Parte hartu nahi baduzu, ez dudarik izan, eta hurbildu zaitez datorren martxoaren 8an, eguerdiko ordu batean, 101. gelara. Euskaraz jolasteko eta barre egiteko aukera paregabea izango da!

Argazkietan ikusgai dituzue SugaarQuiz-eko prestakutza lanetako zenbait momentu.




Animatu zaitez eta eman izena!!

No hay comentarios:

Publicar un comentario