martes, 8 de marzo de 2011

SugaarQuiz jolas erraldoia!!

Gaur, martxoak 8, Letren Astea hasi da Deustuko Unibertsitatean. Sugaarrek ere parte hartu nahi izan du, modu dibertigarri batean,  momentu batez bakarrik bada ere, eguneroko martxa alde batera uzteko eta elkarrekin ondo pasatzeko. Horretarako, SugaarQuiz izeneko joko erraldoia prestatu dugu, eta fakultateko hainbat ikaslek hartu dute parte, irakasleren bat ere tartean zela.

Ordubetez jolasten egon ostean, talde irabazleak saria ere jaso zuen: liburu interesgarri pare bat!

Argazki batzuk dagoeneko ikusgai dituzue hemen bertan, eta album osoa Tuenti eta Facebook sare sozialetan.

Sugaar Ilaski!
Tablero erraldoia!
Jolasten
SugaarQuiz-ak liluratuta
Saridunak.... zelako zortea!!

Azken galdera....

Talde osoa

Ondo segi!

No hay comentarios:

Publicar un comentario