domingo, 27 de febrero de 2011

Sugaar taldearen aurkezpena eta Xabier Leteren omenaldia

2010eko abenduaren 20an, Sugaar taldearen aurkezpen ofiziala egin genuen. Gure burua aurkeztu ondoren, Xabier Leteren heriotza zela eta, omenaldi bat egin genion. Proiektore baten bitartez Xabier Leteren argazki batzuekin egindako bideo muntaia bat islatzen genuen bitartean, gure bi aurkezleek Euskal kulturan aztarna handi bat utzi duen gizon honen bizitzaren berri ematen zuten.

Ekitaldia amaitzeko, kitarra jole baten laguntzaz han geunden denok  Xabier Leteren "Habanera" kanta abestu genuen, bai ikasle, baita irakasleek ere.



Blog sarrera hau aprobetxatuz, hurrengo lerroetan Xabier Leteren bizitzari buruzko laburpen txiki bat emango dizuegu:

Xabier Lete, 1994ko apirilaren 5ean jaio zen Oiartzunen (Gipuzkoa). Abeslari eta olerkigilea izateaz gain, idazlea ere bazen.
Oso gazte zelarik hasi zen idazten, eta bere lanak Zeruko Argia aldizkarian argitaratzen hasi ziren. 1965ean, Mikel Laboa, Benito Lertxundi, Josean Artze, Jose Angel Irigarai eta Lourdes Iriondorekin batera Ez dok amairu musika taldea sortu zuen. Hainbat kontzertu eman ondoren, 1972. urtean taldea desegin zen; baina, hala ere, Letek bere emazte zuen Lourdes Iriondorekin kantagintzaren munduan jarraitu zuen.

Hasieran esan dugun moduan, Leteren eragina ez da soilik musika arlora mugatzen. Olerkigintzan ere zekulako arrakasta lortu zuten lanak argitaratu zituen, Egunetik egunera orduen gurpilean eta Egunsentiaren esku izoztuak esate baterako.

Euskal kulturari emandako aberastasuna zela eta, hainbat sari eman zizkioten, eta, Euskaltzaindia eta Jakiunde bezalako erakundeetako kide izendatu zuten.

Zoritxarrez, gaixotasun baten erruz, 2010ko abenduaren 4an hil egin zen.


Eskerrik asko ekitaldira hurbildu zineten guztioi!


No hay comentarios:

Publicar un comentario