miércoles, 21 de noviembre de 2012

Agur eta mila esker!

Hasten den oro amaitzen da. Bi ikasturte egon gara elkarrekin baina Sugaarri ere heldu zaio agur esateko ordua. Lerro hauen bitartez eskerrak eman nahi dizkiegu bi ikasturte hauetan zehar lagundu gaituzten guztiei, bereziki Deusto Campuseko partaideei (Deustu Elkartasuna, Deustu Kultura…), Euskal Gaien Institutuari, Euskal Irakaslegoari eta alboan izandako irakasle,ikasle zein norbanako guztiei. Mila esker, bihotz-bihotzez. Ezinbestekoak izan zarete gure zeregina errealitate bihurtzeko.

Hemendik aurrera, beraz, Sugaar EKM-K ez du talde moduan gehiago jardungo. Taldeko kide zenbaitek, ordea, unibertsitatean euskararen presentzia bultzatzeko eta indartzeko egiten diren ekintzetan parte hartzen jarraituko dugu, ahal dugun neurrian behintzat.

Baliteke oraindik goiz izatea egindako lanaren balorazioa egiteko, baina uste dugu bi ikasturte hauetan Sugaarren partaide izan garenok lana poztasunez, adorez eta ilusioz egin dugula. Ibili beharreko bidea luzea dela badakigu, zeregin asko dagoela oraindik, baina guk gure aurrekoen lekukoa hartu genuen bezalaxe, espero dugu gure ondokoek ere Sugaarren testigua har dezatela.

Horrela izango delakoan, eskerrik asko eta nahi duzuen arte.
Sugaar EKM

1 comentario:

  1. Kaixo Sugaartarrok, pertsiana jaistera zoazten honetan jakinzazue zuengandik gertu lanean jarraitzen dugula Berbaizu Euskara Elkartean (Ramon y Cajalen daukagu lokala). Ez dakigu zuen artean deustuarrik ibili den, baina gurean beti izango dira ongi etorriak euskararen alde zeozer egiteko prest daudenak.

    Ondo segi eta eutsi goiari!

    Pedro

    ResponderEliminar