miércoles, 21 de septiembre de 2011

IKASTURTE BERRIAREN HASIERA: AURKEZPEN EKITALDIA

Aspaldiko, lagunok! Uda joan eta irailarekin batera ikasturtea hastea tokatu zaigu, berriz ere. Sugaar Euskal Kultur Mintegian ere ikasturte berria prestatzen hasi gara. Ekintzaz eta ekitaldiz betetako urte oparoa daukagu aurretik, eta horren guztiaren berri eman nahi dizuegu, irailaren 29an (osteguna), 14:00etan 158. gelan (Historiako fakultatean*) egingo dugun AURKEZPEN EKITALDIan. Ez galdu aukerarik, beraz, ikasturteko lehen ekitaldira etortzeko. Amaieran luncha ere izango da. Gogoratu, AURKEZPEN EKITALDIA irailaren 29an, 14:00etan, 158. gelan.

Zain izango gaituzue!!


* 158. gelara heltzeko, unibertsitateko bidai agentziaren ondoko egurrezko eskaileretatik igo behar da, eta lehenengo pisuan ezkerreko atetik aurrera jarraitu, gela aurkitu arte.

No hay comentarios:

Publicar un comentario